Pribatutasun Politika (LOPD)

Lege-oharra

Berriztasuna Taldea (hemendik aurrera, Berriztasuna) web gune (hemendik aurrera, berriztasuna web gune) honen jabea da. Haren helbidea Bailén, 7 Bajo 48920 Portugalete da.

Berriztasuna irabazi-asmorik gabeko Arte, Kultura eta Aisialdirako Elkartea da.

Berriztasunak ez du inongo bermerik ematen, ez espliziturik ezta inpliziturik ere, berriztasuna web gunearen funtzionamenduaren edo informazioaren, edukiaren, softwarearen, materialen edo han sartzen diren produktuen inguruan, indarrean dagoen araudiak uzten duen neurrian. Halaber, Berriztasuna ez da berriztasuna web gune hau erabiltzeagatik sor litezkeen kalte-galeren, besteak beste, zuzeneko edo zeharkako kalteen erantzule.

Berriztasuna ez da berriztasuna web gune honen Zerbitzua eteteagatik edota aurrera joateagatik sor litezkeen kalte-galeren, zuzenekoen nahiz zeharkakoen, erantzule. Halaber, Berriztasuna ez da erantzule egiten, Erabiltzaileak eguneratu gabeko edo ziurra ez den nabigatzaile baten bertsioa erabiltzerakoan edo nabigatzailean Erabiltzaileak pasahitza edo identifikazio-kodeak dituzten eragileak aktibatzerakoan erroreak eta segurtasun-arazoak sortzen badira, edota nabigatzaileak gaizki edo zehaztasunik gabe lan egiteagatik kalteak sortzen badira.

Berriztasuna ez da hirugarren lagunek berriztasuna web gune honen bidez ematen duten informazio datuen zilegitasunaren, edukiaren eta kalitatearen erantzule egiten.

Berriztasunak ez du bermerik ematen berriztasuna web gune honetan zabaltzen, banatzen, argitaratzen edo gordetzen den informazioaren izaeraren gainean, ezta Erabiltzaileek, langileek edo hirugarren lagunek informazio hori erabiltzeko orduan ere.

Berriztasunak ahaleginak egingo ditu, berriztasuna web gunea etengabe eskuragarri egon dadin. Halere, Berriztasunak nahierara aukeratuko eta egingo ditu edozein unetan berriztasuna web gunea probatzeko, kontrolatzeko eta mantentzeko operazioak, horretarako prozedurak eta baliabideak edozein direla ere.

Honako egoera hauetan, Berriztasunak, aldi baterako zein behin betiko, bertan behera utz dezake zerbitzu hau, eta Erabiltzaileak ez du horregatik kalte-ordainik jasoko:

  • mantenu lanetarako beharrezkoa denean
  • Berriztasunako edo hirugarren lagunen ordenagailuen, sistemen edo sareen segurtasuna gordetzeko beharrezko denean
  • Berriztasunak eskaintzen dituen zerbitzuetan eragina izan dezaketen arrazoi operatiboek edo hirugarren lagunek hala eskatzen dutenean
  • ezinbestean

Xede horretarako, adierazpen gisa ulertuko da, ezinbestean, ez murriztaile gisa:

  • eragotzi ezin daitekeen edo, nahiz eta aurreikusi edo aurreikusteko modukoa izan, ezin eragotzi izan den erantzulerik gabeko gertaeretan
  • akatsak berriztasuna web orrialdeetara sartzeko orduan
  • akatsak elektrizitate- edo telefono-sarearen horniketan
  • hirugarren lagunek sortutako kalteak edo berriztasuna web guneari egindako erasoak (birusek), zerbitzuaren kalitatea kaltetzen dutenak eta Berriztasunari eta Erabiltzaileari egotzi ezin zaizkionak
  • hirugarren lagunei akatsak agertzean, datu-baseak edo berriztasuna web guneko gainontzeko edukiak emateko, hedatzeko, gordetzeko edo abian jartzeko orduan
  • hirugarren lagun horiei arazoak edo akatsak agertzen zaizkienean, informazioa jasotzeko eta lortzeko orduan edo berriztasuna web gunera sartzeko orduan

Datuen babesa

Berriztasunak ziurtatzen du, erabiltzaileek euren gogoz eman dituztela datuak, eta horiek isilpean gordeko direla eta ez zaizkiela beste batzuei bidaliko.

15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoak ezarritako datuak babesteko eskakizun guztiak aintzat hartzen ditu Berriztasunak, eta horiek betetzeko helburuz, sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak bermatzen ditu. Eskubide horiek erabiltzeko eskaera baja inprimakiaren bidez egin daiteke.

Eskuragarri: Gaztelania