Txikien Dantzaldia

1995 urtetik aurrera ekaineko lehenengo asteetan Berriztasun elkarteak “Portugaleteko Txikien Dantzaldia” antolatzen du. Bere jatorritik, Txikien Dantzaldiaren estatistikak oso aipagarriak izan dira.

Dantzaldiaren lehenengo bi emanaldi osoak ETB-1 etik emitituak izan ziren. 5500 ume baino gehiagok parte hartu dute jaialdi honetan, Euskal Herriko 120 talde baino gehiagotik etorriak. Ume guztientzako bazkariak prestatu egin dira, bostmila freskagarri eta bokadilo baino gehiago banatu dira eta urtero, 50 pertsona baino gehiago arduratzen dira jaialdiaz. Portugaleteko txoko, elkarte eta herritarrei esker, urtero emanaldia errealitate bihurtzea lortzen dogu.

Jaialdia Portugaleteko enparantza eta kaleetan zehar garatzen da goizez eta arrastiz San Roke inguruan kokatutako eszenatokian egiten da.

Ekitaldi bakoitzean 300 ume baino gehiago Euskal Herriko herrialde guztietatik etortzen dira gure hirira. Emanaldi honi emoten diogu hasiera udaletxean egiten den harrerarekin, eguerdi partean.
Jarraian Portugaleteko kaleetan zehar egiten da kalejira polit bat parte hartzen duten taldeekin, erraldoi talde batez, trikitrixa eta fanfarria taldeekin lagunduta.

Guzti hori bazkaltzeko ordurarte, Portugaleteko txoko, eta elkarteen ezinbesteko laguntzarekin. Txokoetan bazkaria bukatu ostean Dantzaldiari emoten zaio hasiera dohako sarrerarekin. Emanaldiaren ostean dantzari txiki guztiak bere jatorrietako puntuetara bueltatzen dira, egun osoan zehar Portugaleteko kaleak jai eta folklore giro politaz gainezkatu ondoren.

Eskuragarri: Gaztelania