Giako Andra Maria

1974az geroztik, Elkarteak uztailaren 1ean ospatzen den Giako Andra Mariaren jaia antolatzeko ohorea izan du. Itsas jatorria duen jai hau tradizio handikoa da eta Alde Zaharrean ospatzen den arren, udalerri osoan zabaldu da eta Portugaleteko jai-egutegiaren parte da.

Giako Andra Mariaren

Giako Andra Mariaren

Goizeko 9:00etan hasteen da, Txupinazoarekin eta Dominginen* jasotzearekin. Ama Birjinari lore-eskaintza egin ostean ekimen interesagarriz betetako programa hasten da (txistulariak, fanfarriak, buruhandiak, trikitixak, jokoak, dantzak, lehiaketak, sokatira, Giako Andra Mariaren abestia, dantzaldiak) eta portugaletetar guztien eta egun horretan Portugalete bisitatzen dutenen parte hartzea izugarria da jai giroan.

Ordu gutxi irauten dituen arren, ekitaldi eta ekintzaz beterik dagoen jaia da eta 65.000 pertsona inguru ere hurbildu izan dira bertara.

1998ean Itsas-prozesioa egiten hasi zen, birjinaren irudia itsasadarrean zehar Portugaleteko mugetara eramanaz, Burdinezko Kaiaren puntara arte. Berdin gertatu zen Harrizulatzaileen ligarekin eta, gainera, Udaletxe aurrean gertatzen den ekitaldi honek Euskadiko Txapelketaren barne dago.

La Rantxeria enparantzako Marmitako lehiaketa, haurrentzako jolasak, soka tira, gau-jaia, Udal Bandaren emanaldia, arratsaldeko 3retako jeitsiera, Portugaleteko Kantuen Abesbats Jardunaldiak… izan daitezke eguna betetzen duten ekitaldietako batzuk.

Gaueko 12etan, Koskojales kalearen punturik gorenenean Jeitsiera Nagusia hasten da eta Udal Bandaren atzetik kalejiran jaisten dira herriko gazteenak, sorbaldetatik helduta eta jai-giroan berandura arte iraungo duen gau-jaira heltzeko.

*Dominginak Koskojales kalearen hasieran zintzilik dauden bi panpin dira eta jaitsierain irauli egiten dira. Domingo eta Dominga bikotearen irudia dira, kale horretan bizi izan ziren senar-emazteak eta ardozale porrokatuak zirenak. Hori dela eta askotan gonbidatzen zituzten txikitoak hartzera eta jaiaren jostaketa izaten ziren.

Hemeroteka

  • 2013ko Giako Andra Mariaren Jaia
  • 2014ko Giako Andra Mariaren Jaia
  • 2015ko Giako Andra Mariaren Jaia
  • 2016ko Giako Andra Mariaren Jaia
  • 2017ko Giako Andra Mariaren Jaia

Eskuragarri: Gaztelania