Giako Andra Maria Dantzaldia

Berriztasuna Elkarteak antolatzen duen beste erreferentziazko ekitaldi bat da Giako Andra Maria Dantzaldia.

1984an Dantzaldi hau hasi zenetik, Estatu osoko eta Europako beste herrialde batzuetako 60 taldek baino gehiagok hartu dute parte, portugaleteko ikuslegoari bakoitzaren folklorea eskainiz.

Uztailaren erdialdean ospatzen da La Kanilla Pasealekuan eta, Berriztasuna Elkarteak antolatzen dituen beste ekitaldien antzera, edonorentzat eskaintzen da eta sarrera doakoa da.

Antzeko emanaldiak antolatzen dituzten taldeekin egindako elkartrukeetan oinarrituta dago, eta urte guzti hauek taldeak Portugaleten eta Euskadin emanaldi eskaintzea ahalbidetu du, baita Estatu barneko eta kanpoko hainbat tokita ere.

Zenbait adibide:

  • Hainbat Naioarteko Jaialdi, besteak beste: Gijon, Bartzelona, Ferrol, Aviles, Lugo, Mijas, Madril, Naron, Salamanca, Ciudad Real.
  • Estatu osoko jaialdiak, hala nola, Castellonen, Vigon, Valentzian, Huescan, Orensen, Murtzian, Avilan edo Segovian ospatzen direnak.
  • Mugetatik at ospatutakoak, adibidez, Coinbran (Portugal), Allier (Frantzia), Adorra…

2007an beste bi ekitaldi gehitu zaizkio dantzaldiari, aurretiaz ospatzen direnak.

Lehenengoa aurreko egunean izaten da eta Euskal Herriko taldeek hartzen dute parte La Kanilla Pasealekuan. Elai-Alai, Andra Mari Dantza Taldea edo Beti Jai Alai izan dira parte hartzaileetako batzuk, Berriztasuna Taldeaz gain. Folklorearen erakusketa ezin hobea da eta ikuslegoaren harrera beroa du; gainera, hau ere, Berriztasuna Elkarteak antolatzen dituen ekintza guztiak bezala, doakoa da.

Bestea, Dantzaldiaren egun bereko goizean ospatzen den Entzunaldi Musikala da. Dantzaldian parte hartuko duten taldeen musikariek eskaintzen dute, bai eta Berriztasuna Taldekoek zein zebait bertsolari, txalapartari eta trikitilarik.

Emanaldi hauek La Canilla Pasealekuan izaten dira eta folklore musikalaren erakusketa bikaina da. Estatu osoko musikariak eszenatokian biltzen dira tokiak tokiko soinu bereziak eskaintzeko.

Eskuragarri: Gaztelania