Agate Deuna

Agate Deuna

Agate Deuna

1973 urtetik aurrera Agate Deuna egunaren bezperan, gure elkarteko kide asko Portugaleteko kaleetatik ibiltzen gara, santuaren martiritza eta heriotzaren kopla kantatzen.

Eskuargi eta makila eskuetan, arratsaldeko seiretatik aurrera ohiko inguruak korritzen ditugu eta urteetan zehar zehaztutako guneetan kantatzen dugu. Bidean zehar pertsona asko gehitzen dira arratsaldeko bukaeran taldea handiagotuz.

Ohituragaitik taldeko txikerrenak kantatzeko momentuan sortzen dan korruaren erdikaldea hartzen dute, gure jantzi tradizionalak soinean dituztela. Korruaren inguruan beste partehartzaileak kokatzen dira.

Ibilbidean zehar, koplartean txistu eta trikitrixen doinuek betetzen dituzte kaleak.

Bidearen bukaeran elkartearen egoitzan txokolatada haundi bategaz amaiera emoten diogu ekitaldiari.

Eskuragarri: Gaztelania