Historia

Historia gure planetaren herri ezberdinen lana nekaezinak osatzen du. Herri bakoitzaren kultura, hizkuntza eta folkloreak gizakion  nortasuna eratzen du. Eta herri hoien artean geurea dugu, Euskal Herria.

1970.urtean Portugaleteko JATUNAK  koadrillatik elkartu zen lehenengo aldiz BERRIZTASUNA TALDEA. Txikien talde kopurutsua eta gurasoen languntzari esker, Herriko jaietan parte hartzea erabaki genuen, eta bide berdinetik jarraitu dugu urtero, gaur egunera arte.

Txikientzako ekintza kultural gutxi zeudela ikusita, are gutxiago folklorearekin lotuta, Berriztasuna Taldekook zeregin horretan buru-belarri aritu ginen.

Gure hastapenak Casilda Iturrizar kaleko 8. zenbakian zegoen haurtzaindegian izan ziren ( gaur egun C.E.P.A. PORTUGALETE eta erromesentzako aterpea ), hori posiblea izan zen Irlandar mojek hiru urtez utzi zigutelako lokala, bertatik alde egin behar izan genuen arte. 1971. urtera arte itxaron behar izan genuen gure lehenengo fruituak jasotzeko San Inazio egunean, izan ere,Sestaoko dantzaldian geure Txikien bi taldeek parte hartu zuten.

Lokal eta baliabide ekonomikorik gabe….gogor ekin behar izan genion geure buruari aurrera jarraitzeko, kartoiak ere bildu behar izan genituen beranduago saltzeko…..Horrela jarraitu behar izan genuen Amalio tabernariak , biltegi bezala erabiltzen zuen 10m karratuko lokala utzi zigun arte. Bertan zuzendaritza taldekoen lehenengo bilerak burutu ziren. Hala eta guztiz ere, gogor ekin genion lanari dantza berriak ikasten, entseguetan, hainbat ekitaldi eta jaitsieratan parte hartzen…..Azkenik , 1975. urtean eta guraso batzuen kredituaren bermaketari esker, geure lokala erostea lortu ahal izan genuen, eta hortxe dirau gaur egun, Bailen kaleko 7.zenbakiko beheko solairuan.

Roke deuna

Roke deuna

Sei hilabete eraman gintuen lokala egokitzea.Behin kokatuta, BERRIZTASUNA TALDEAREN asmoak hedatzen hasi ziren, irabazteko xederik gabeko kultur elkartea sortzeko, gaur egungo estatutuetan oraindik agertzen den bezala. Horrela izanda, Mendizale taldea, Txistularien elkartea eta euskara klaseak emateko talde ezberdinek lokala erabili zuten haien proiektuak garatzeko. Era berean, mus, partxisa,xake txapelketak, margolaritza lehiaketak,txangoak eta abar luze bat antolatu ziren,baita futbol-talde bat sortu eta liburutegi berria martxan jarri ere. Dantza taldeari zegokiona, urte osoa dantzak hobetzen eta akatsak zuzentzen eman genuen.

Denboraldia amaitzean, Berriztasuna taldearen etorkizuna dantza talde bezala birplanteatu genuen , eta gaur egun arte tinko mantentzen dugun abiaburua ezarri genuen. Dantza berriak ikasi genituen eta gure jantziak egin genituen, hain garesti eta askotarikoak direnak. Gure musikari tematiek  musika tresnak egin zituzten eta haien  doinu gozo eta alaiekin Txistularien banda eta Fanfarreak sortzea lortu genuen.

Bestalde ,Giako Andra Maria idazlan lehiaketa antolatu genuen, eskola ezberdinen ikaslegoaren  partaidetza arrakastatsuarekin.

Hortik aurrera, kanpoan izandako jaialdi ezberdinetan. gure Herria eta Euskal Herria harrotasunez eta ohorez  goraipatu  ditugu.

Gaur egun dantza berriak ikasten jarraitzen dugu eta eskatzen diguten leku guztietara eramaten ditugu, askotan ezeren truke, Nagusien Egoitzan urtero egiten dugun bezala,beste batzuen artean. Agate Deunaren bezperan ere,herriko kaleak abesten zehar.katzen ditugu ,eta  herrian antolatzen diren ekintza kultural askotan parte hartzen dugu.

Gure lokalek beste elkarte batzuen lanak aurrera eramateko aukera eman  dute eta  itsasadarraren bi aldeetako 30 dantza talde baino gehiagoren bilgunea izan da, hau guztia gure Txikien dantzaldiei bultzakada emateko, haiek baitira gure tradizioen etorkizuna.

Zinta dantza

Zinta dantza

Baina badago portugaletetarra guztiontzat hunkigarria den egun berezia, bihotzaren barnean daramaguna, eta urte osoa ilusioz beterik itxaroten duguna. 1974.urtetik aurrera gure taldeak uztailaren 1ean La Guia Amabirjinaren jaia antolatzeko ohorea du, Koskojales kalean, herri honetan hain estimatua den jaia.Umetatik ezagutu ditugun tradizioak mantentzeko ahalegin handiak egiten ditugu, aldi berean ekintza berriak uztartuz. Ausardiaz eta ilusioz beterik urtez urte erronka berriei aurre egiten diegu, eskenatoki berriak, egitaraua ekintza ezberdinez ornitu…..gure herri maitearen alde-zaharreko txoko guztietara portugaletetarra guztiek merezi duten jaia helarazteko.

2003.urtetik aurrera, udaletxearen aurrean ,harrizulatzaileen  txapelketa ospatzen da, mehatzaldeko bi talderen artean gaur egun egutegian seinalaturiko eguna bihurtu dena.2004 an Rantxeria plazan 1. Marmitako lehiaketa egin zen.

1984.urtean eta Portugaleteko folklorea sustatzeko Giako Andra Maria Dantzaldia martxan jarri zen, urtero ospatzen dena dantza talde garrantzitsuenetarikoen partaidetzarekin, bai Euskal Herrikoak baita beste lurraldeetakoak ere, haien kultura eta Folklore aberatsa portugaletetar guztioiezagutarazteko. Geure taldeak errespetu eta ilusio handiz prestatzen du egitaraua, ekintza guztiak dohakoak eta kalean burutzeko. Goizean udaletxean dantzari guztien agurra egiten da eta oparien elkartrukea. Geroago , Kanilla paselekuan, arratsaldean eskeiniko dituzten dantzaldiaren emanaldi txiki batez gozatzeko aukera egoten da . Amaitzeko herriko lekurik interesgarrienak bisitatzen dituzte, hala nola Zubi esekia eta itsasadarra, gure herri eta jendearen oroigarri berezia haiekin  eramateko.

Aipatu beharra dago 1995.urtetik aurrera PORTUGALETEKO TXIKIEN DANTZALDIA antolatzen dugula, gure asmoen artean Txikien folklorea zabaltzea da, urte osoan zehar entseguetan  hain gogor egiten duten lana saritzeko , beste Txikien taldeekin topagunea izateko erreztuz eta  egindako lana jendaurean plazaratu ahal izateko.

Eskuragarri: Gaztelania