Gure dantzak
Esan genezake oso askotarikoak direla gure dantzak, bai ikusgarritasunagatik, baita jantzi eta musika aberatsengatik. Gure errepertorioa osatzen duten dantzak oso bestelakoak izan daitezke, hala nola: erlijiosoak, profanoak, gerra-dantzak, herri osoak parte hartzekoak edota dantzari kopuru jakin batek bakarrik parte har dezaketenak. Gizonen eta emakumeen dantzak bereizten dira, bai eta dantza mistoak zein umeenak. Guzti hauen artean joko-dantzak, plazan irmo dantzatzekoak eta tresnak erabiltzekoak aurki ditzakegu.
Herrialde bakoitzaren artean alde nabarmenak daude. Hala, Durangaldeko Dantzari Dantzaren indarra eta kemena Gipuzkoako Ezpata-Dantzaren oso bestelakoa da; Nafarroako dantzen alaitasuna ahaztu gabe, gehien biltzen dituen lurraldea dela kontuan hartuta. Halaber, ezin ahantz genezake Araba, Zuberoa eta Lapurdiko doinu eta dantza ederrak.
BIZKAIA
- Uriko Aurreskua
- Dantzari Dantza (Garaiko aldaera)
- Agintariena
- Zortzinangoa
- Ezpata-joko nagusia
- Banagoa
- Ezpata-joko txikia
- Binangoa
- Launangoa
- Makil-jokoa
- Txotxongilo
- Bizkaiko Arku Dantza
- Bizkaiko Zinta Dantza
- Gorulariak
- Kontrapasa
- Mahai Gainekoa
- Lekeitioko Kaixarranka
- Lekeitioko Eguzki Dantza – Andrazkoen Aurreskua
GIPUZKOA
- Brokel Dantza saila
- Agurra
- Boastitzea
- Makil Txiki
- Soinu zaharrak
- Uztai Handi
- Zinta Dantza
- Oriako Sorgin Dantza
- Segalariak
ARABA
- Txulalai
- Salinas de Añana – Danza de San Isidro
- El Ciego
NAFARROA
- Baztango Dantzak
- San Petrike
- Baztango Esku Dantza
- Saskito
- Baztango Zortzikoa
- Arizkungo Sagar Dantza
- Erronkariko Dantzak
- Orbaizetako Esku Dantza
- Jaurrieta
- Iribaseko Dantzak
- Ingurutxoa
- Imotzeko Esku Dantza
- Olagueko Esku Dantza eta San Rokeko paseoa
NAFARROA BEHEREA
- Luzaideko Bolantak
- Bolant Dantza
- Euskaldunak
- Sorginak
- Dantza Luze
- Zazpi Jauzi
- Hegi
- Ostalerrak
- Maianak
- Kontradantzak
- Polka Pik
- Martxa
- Lantzeko Zortzikoa
LAPURDI
- Kaxkarot
- Zapatagin Dantza
- Marmutz
- Buhameak
- Makil Dantza
- Oi Peio Peio
ZUBEROA
- Kadrilak
- Branlia
- Makil Dantza
- Kontradantzak
- Eskotixa
Eskuragarri: Gaztelania